Materiales de edad maastrichtiense en la serie eocénica del flanco-SW del sinclinorio de Bizkaia (Arrigunaga, N. de Bilbao)

  1. J. Rodríguez Lázaro
  2. J. Elorza
  3. X. Orue-Etxebarria
  4. J. Aguirre
Zeitschrift:
Kobie. Ciencias naturales

ISSN: 0214-6967

Datum der Publikation: 1989

Nummer: 18

Seiten: 105-114

Art: Artikel

Andere Publikationen in: Kobie. Ciencias naturales

Zusammenfassung

Bizkaiko Sinklinorioaren hegomendebaldeko .serie sedimentario batek daukan mikrofauna xeheki aztertu eta gero, Arrigunaga hondartzan (Bilbotik iparrean) Maastrichtiarreko materialeak Behe eta Erdi-Eozenokoekiko ukipen-tektonikoan daudela ondorioztatu da. Serieak azaltzen dituen litologiek, gehienetan, iparraldean ikus daitezkeenekin antzekotasun handia dute. Goi-Kretazikoko ezkata tektoniko hau, Eozeno barruan artekatzen duten ukipen-norabideak Kantaurialdeko Arrean ezagunak diren estruktura zabalekin batera datoz (Durangoko faila, Arratia, etab.). Laginetan aurkitutako foraminifero planktonikoen asoziazioek hiru tramu handiren bereizketa posibilitatu dute, tramuetan sei zona banandu direlarik. Bestalde, mikrofaunaren ikerketak, itxuraz jarraiak diren tramuetan, salto garrantzitsuak daudela egiaztatu du, kasuren batetan biozona osearen falta suposatuz. Azkenez, ostrakodoen asoziazioek adierazten dutenez sakonera handiko metatze-ingurune itsastarrari dagozkie materialeok. Modu orokorrean Maastrichtiarretik Erdi-Eozenorantz ingurune hori sakonduz zihoala esan daiteke.