Muxikako euskararen azterketa linguistikoa
- Legarra Uruburu, Hiart
- Iñaki Gaminde Terraza Doktorvater/Doktormutter
- Juan Manuel Etxebarria Ayesta Doktorvater/Doktormutter
Universität der Verteidigung: Universidad de Deusto
Fecha de defensa: 04 von Februar von 2011
- Gorka J. Palacio Arko Präsident/in
- Estibaliz Amorrortu Sekretär/in
- Adolfo Arejita Vocal
- Gotzon Aurrekoetxea Olabarri Vocal
- Julián Maya Martín Vocal
Art: Dissertation
Zusammenfassung
Doktore-tesi honen bidez Muxikako Ariatzako euskararen deskribapena egin gura izan da teoria fonologikoa eta hizkuntza-erabilera uztartuz. Era horretan Muxikako Ariatzako gramatika arauak -arau fonologiko nagusiak- ezagutzen eta azaltzen saiatu gara. Horretarako ikerlana hamabi atal nagusitan antolatu dugu. Hasieran, tesi teoriko-deskriptiboa egiteko helburua gogoan izanda, ikerketaren testuingurua irudikatu, oinarri teorikoa adierazi eta datuak eskuratzeko eta adierazteko metodologia finkatu ditugu. Ondoren lanaren korpusa osatu eta kanpo-lanean jasotako datuen analisia egin dugu. Horrela, osagai fonologiko batzuk -hau da, fonemak, silaba, hitz fonologikoa, talde klitikoa, sintagma fonologikoa eta intonazio esaldia (azentua eta intonazioa)- hautatu eta deskribatu ditugu inguru horretan gertatzen diren prozesu morfologikoak eta arau fonologikoak ezagutzeko. Amaitzeko, ondorio nagusiak bildu ditugu. Ekarpen nagusietan tesi-lanaren hasieran adierazitako hipotesiak bete diren zehaztu eta aurretik ikusi ditugun arau fonologiko guztiak sailkatu dira. Guztia biribiltzeko, zenbait eranskin gehitu ditugu, besteak beste, datuak jasotzeko erabilitako galdesortak, hainbat paradigma eta informatzaileei eginiko grabazio batzuk dituen ikus-entzunezko CD bat, baita ikerlana osatzeko erabili dugun bibliografia ere.