Eusko Ikaskuntzako lehen kongresuko “irakaskuntza” arloko ekarpenak
ISSN: 1695-7458
Année de publication: 2018
Número: 32
Type: Article
D'autres publications dans: Euskalingua
Résumé
Eusko Ikaskuntzako lehen kongresua Oñatin egin zen 1918an. Aurten ospakizun horren ehun urte bete direla, hezkuntzaren ikuspuntutik begiratuta kongresuan esandakoak euskaltzaleen egitasmo asko baldintzatu zituen, hala nola, Bizkaiko auzo-eskolak, ikasmateriala eta euskal maisu-maistren izaera. Kongresua arroagoa izan zen berrikuntza pedagogiko batzuk legitimizatzeko. Garaiko euskal irakaskuntzan egoeraren azterketari egin zitzaion kongresuan, punta puntako politikari, pentsalari eta hezitzaileen ekarpenak plazaratuz. Iraskakuntzaren diagnosiaz batera hizlariek soluziobideak ere proposatu zituzten. Guztira lau ekarpen egin ziren, hiru gizonezko eta emakumezko batek eginak. Aurten emakumeari nazioarteko sekulako protagonismoa eman zaiola, goraipatzekoa da Adelina Mendez de la Torre emakume hizlari bakarra izatea zein kongresisten artean beste 65 emakumek parte hartu izana. Oñatiko kongresistak Eusko Ikaskuntzako bazkide fundatzaileak izan ziren, horrela gauzatu baitzen Elkartea.