Aurreko deskribapenaren efektuak delitugile baten identifikazioan
- 1 UPV/EHU, Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta Garapena Saila
ISSN: 1130-5738
Année de publication: 2018
Número: 106
Pages: 71-86
Type: Article
D'autres publications dans: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Résumé
Delitugile bat identifikatzeko orduan delituaren biktimek edo lekukoek eman dezaketen testigantza aztertzea erabakigarria da geroago delitugilea identifikatu ahal izateko. Ikerketa honen helburua delitugile baten ezaugarriak aurretik hitzez deskribatzeak haren identifikazioan duen efektua aztertzea da. Parte-hartzaile guztiek bideo motz bat ikuskatu zuten, non gizon batek neska bati diru-zorroa lapurtzen zion. Parte-hartzaileen erdiek autorearen deskribapena egin zuten; beste erdiek, aldiz, hutsuneak betetzeko proba bat egin zuten. Azkenean, parte-hartzaile bakoitzak delitugilea identifikatu behar zuen bi ezagutze-saiotan. Emaitzek adierazi zuten aurretik egindako deskribapenak parte-hartzailearen ezagutze-jokabidean eragina izan zuela. Delitugile baten identifikazioan hitzezko adierazpenek efektu positiboak izan ditzaketela adierazten dute emaitzek, lekukoen erantzun-irizpidea kontserbadoreago bihurtuz. Horrek saihestu dezake lekukoak krimena burutu ez duten pertsona errugabeak faltsuki identifikatzea.