Mikroenpresek ere balio soziala dute?. "Stakeholder" ikuspuntua
- Leire San Jose Ruiz de Aguirre 1
- Markel Manso 1
- 1 Euskal Herriko Unibertsitatea UPV/EHU
ISSN: 1130-5738
Datum der Publikation: 2017
Nummer: 102
Seiten: 5-31
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Zusammenfassung
Enpresa baten balio sozialari buruz hitz egiten dugunean, beti datozkigu burura enpresa handiak eta ertainak, baina gure inguruan enpresa txikiak eta mikroenpresak dira gehienak. Egoera horretan, interesgarria da aztertzea mikroenpresa horien balio soziala. Horretarako, balio soziala monetizatzen duen metodologia bat aukeratu dugu enpresa batean aplikatzeko: SPOLY, hain zuzen ere. Metodologia aurrera eramateko kontuan hartu behar dugu, alde batetik, lau zutabetan oinarritzen dela: stakeholder-en teorian, Action Research metodologian, ikuspegi fenomeno logikoan eta logika lausoan. Guztiek bat eginez, hiru geruzak eusten diote metodologia honi: balio ekonomikoa inpaktu sozialarekin, administrazio publikorako errendimendu sozioekonomikoa eta balio sozial espezifikoa. Ikusiko denez, posible izango da metodologia horren modelo poliedrikoa mikroenpresetan erabiltzea, baina balio emozionalak pisu handia izango du; gainera, sektore berdineko enpresek beren emaitzak konparatu ahal izango dituzte, baina, beste sektoreetako enpresekin konparatzeko, metodologia hori balio sozialaren neurketaren bidez izanarren, enpresa bakoitzak bere stakeholder eta ingurura moldatu beharko du analisia.