Comunidad y poder localel valle de Gordejuela en el siglo XVIII

  1. Martínez Rueda, Fernando
Zeitschrift:
Vasconia: Cuadernos de historia - geografía

ISSN: 1136-6834

Datum der Publikation: 1994

Nummer: 22

Seiten: 147-170

Art: Artikel

Andere Publikationen in: Vasconia: Cuadernos de historia - geografía

Zusammenfassung

Lerro hauen helburua, Gordexolako kontzejuaren azterketaren bidez, Aintzineko Erregimeneko nekazal udala ezagutzea dugu. Erakundearen funtzionamendua eta talde sozialen boterearekiko jokabidea eta estrategiak ditugu aztergai nagusiak. Erakundeei dagokienez, Gordexolako Bailarak bazeukan, XVIII. mendean, bere burua antooiatzeko ahalmen handia eta kontzejuak, Korrejidoreak zein Diputazioak edo Gernikako Batzar Nagusiek Enkarterrietan eragin handiagoa edukitzeko burutu zituzten ahaleginei aurre egin zien. Lehenengo instantziako jurisdikzio autonomia eta Abellanedako batzarrean biitzen ziren beste Enkarterrietako kontzejuen laguntza funtsezko arrazoiak izan ziren udalak bere burua antolatzen iraun zezan. Gizarteari dagokionez, bertako handikien menpean zegoen udal agintea, Erregimentuaren kargu nagusiak eskuratzen zituztelarik. Hala ere, handikien botereak elkargoaren parte hartzearekin batera irauten zuen, udal erabakiak herri biltzarretan burutzen bait ziren. Herri biltzarretan auzo guztiek, jabeek zein maizterrek, har zezaketen parte. itxuraz kontraesalea dirudi eredu politiko honek, baina komunitario motakoa den gizarte antolakuntzara moldatzen da, gizarte antolakuntza honetan aginpidea harreman pertsonaletan oinarritzen da eta elkargoaren bere burua antolatzea garrantzi handikoa da.