Kategoria-aleen tipikotasunaren efektua berreskuratzeak eragindako ahanztean
- Migueles Seco, Malen
- García Bajos, Elvira
- Aizpurua Sanz, Alaitz
ISSN: 1130-5738
Datum der Publikation: 2014
Nummer: 89
Seiten: 67-77
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Zusammenfassung
Sistema kognitiboak baditu oroimenetik informazioa modu eraginkorrean berreskuratzen laguntzen dioten egokitzapen-mekanismoak, besteak beste, inhibizioa, hau da, zerbait gogoratu nahi dugunean kontzientziara heltzeko lehian dabilen informazioa blokeatzea. Berreskuratzeak eragindako ahanztea inhibizio modu bat da eta, horretan sakontzeko, kategoria semantikoak erabiliz kategoria-aleen tipikotasuna (altua, baxua) eta ikaste-fasean erabilitako aurkezpen formatua (zorizkoa, taldekatua) aztertu ziren. Berreskuratze-praktikaren momentuko lehiakortasunak ale tipikoen inhibizioa sorrarazi zuen; ez, ordea, tipikotasun baxuko aleen ahanztea. Bestalde, inhibizioa zorizko eta taldekatutako aurkezpenetan azaldu zenez, aleen aurkezpenformatua ez da aldagai erabakigarria kategorien gogoratzean berreskuratzeak eragindako ahanztea sorrarazterakoan.