Unibertsitatea Garapenerako Lankidetza DeszentralizatuanEuskal Autonomia Erkidegoko kasua
ISSN: 1130-5738
Année de publication: 2014
Número: 91
Pages: 5-20
Type: Article
D'autres publications dans: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Résumé
Laburpena: Garapenerako Lankidetza Deszentralizatuak, gaur egun leku askotan atzerakada jasaten ari den arren, garapenerako lankidetzaren ohiko erlazio eta jarduteak berritzea ekarri du; lankidetza-eragile eta harremanei arreta berezia eskaini die eta lankidetza eraldatzailea ahalbidetu duten aukerak sortu ditu. Garapenerako lankidetzarekiko konpromiso sendoenetakoa duen autonomia-erkidegoa izaki, Euskal Autonomia Erkidegoaren kasua esanguratsua da testuinguru honetan. Hori dela-eta, unibertsitateak EAEko erakunde nagusien garapenerako lankidetza-politikan izan duen papera aztertu da. Azterketa honek berebiziko arretaz barne hartu ditu ondorengo elementu biak: alde batetik, euskal lankidetzaren hastapenetatik gaur egun arte lankidetza-politikak diseinatzeko orduan unibertsitateari esleitu zaion papera, eta beste alde batetik, 1988tik 2008ra doan hogei urteko tartean aipatu politikak ezartzean bete duen papera.