Haur-depresioa Lehen Hezkuntzako etapanzertan datzan eta irakasleek zer egin dezaketen
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2012
Zenbakia: 81
Orrialdeak: 61-77
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Haurtzaroko depresioa ahalik eta lasterren detektatzea komeni da, bestela, larriagotu eta iraunkor bilakatu daiteke. Depresioaren nahasteak haurren garapen osasuntsuari ekar diezaiokeen arriskuaz jabeturik, bi helburu nagusi dituen artikulua idatzi dugu: batetik, Lehen Hezkuntzako irakasleei depresioari buruzko informazio eguneratua eskaintzea, eta, bestetik, depresio-sintomei aurre egiteko edota horien agerpena ahal den neurrian gutxitzeko Lehen Hezkuntzako irakasleentzat proposamenak egitea. Artikuluan zehar depresioaren ezaugarriak eta maiztasuna, depresio motak, depresioaren diagnostiko diferentziala, zergatiak, haren esku-hartzeari buruzko informazioa eta depresio-sintomei aurre egiteko gomendioak topa daitezke. Ondorio gisa zera esan daiteke, depresioaren gaiari eskolatik heldu nahi bazaio, interesgarria litzatekeela irakasleek psikologia positiboaren ezagutzan sakontzea. GAKO-HITZAK: Depresioa · Haur-depresioa · Lehen Hezkuntza · Irakasleak.