Identitate Soziala nabarmentzearen eragina Esklusio Moralean
- Reizabal Arruabarrena, Luixa
- Valencia Garate, José Francisco
ISSN: 1130-5738
Datum der Publikation: 1995
Nummer: 15
Seiten: 97-107
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Zusammenfassung
Identitate Sozialari buruzko ikuspegi psikosoziala (Tajfel 1981, 1982) eta taldearteko gatazkari buruzko teoria (Sherif 1966; Doise 1986; Deutsch 1986) tartekatuz, identitate gatazkatsuekiko taldekidetza eta identitatearen nabarmentze kontestualari (indibiduala vs. soziala) buruzko arazoak eztabaidatzen dira artikulu honetan. Hain zuzen ere, ikuspegi hauetan oinarrituz, testuinguru gatazkatsu batean identitate ezberdinak nabarmentzearen eta bestearen ebaluaketaren artean dauden zenbait prozesu soziokognitibo hipotetiko planteatzen dira. Honela, 2 x 2-ko (Identitate esklusibo euskalduna eta espainiarra x identitate indibiduala vs. soziala nabarmentzea) diseinu bat eta balio ezberdintasunari, deslegitimizazioari, hautemandako gatazkari eta bestearen ebaluaketari buruzko neurbideak erabiliz, Euskal Herrian garatzen den gatazka soziopolitikoaren inguruan burututako ikerketa baten emaitzak aurkezten dira.