Etorkinak eta hizkuntzak eskolan
ISSN: 1130-8435
Année de publication: 2004
Titre de la publication: Euskara eta etorkinak
Número: 52
Pages: 57-65
Type: Article
D'autres publications dans: Bat: Soziolinguistika aldizkaria
Résumé
Etorkinen eta hezkuntzaren inguruko ikerketa proiektu baten emaitzaren berri ematen digu Felix Etxeberriak artikulu honetan. Gaian murgiltzeko, ikasle etorkinen inguruko hainbat datu orokor eskaintzen dira bertan, eta baita legediak ikasle etorkinen hezkuntzaz dioena ere. Etorkinen hezkuntzaren alorrean, gure gizarteak baditu hartu beharreko zenbait erabaki. Horietako zenbait arlo sozialari eta politikari dagozkionak dira; beste zenbait, aldiz, pedagogikoak, hizkuntzaren ingurukoak, eta kultura arlokoak dira. Azken horien inguruan Euskal Herrian egin denaren berri ematen digu egileak, eta aurrera begira, printzipio batzuk aitortzen dizkigu, eta zenbait proposamen zehatz azaldu ere bai.