Euskarazko gertuko telebistagintzaren lekua

  1. Arana Arrieta, Edorta
  2. Azpillaga Goenaga, Patxi
  3. Narbaiza Amillategui, Beatriz
Zeitschrift:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Datum der Publikation: 2003

Titel der Ausgabe: Euskal errepertorioa hedabideetan

Nummer: 48

Seiten: 101-115

Art: Artikel

Andere Publikationen in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Zusammenfassung

Telebista lokalaren etiketapean Euskal Herrian emititzen diren kanalen artean zer dagoen azaltzen zaigu artikulu honetan. Horien artean, bederatzi dira, gaur egun, euskaraz aritzen diren herri telebistak; telebista hauen jatorria, izaera, eta eskaintza zein den azaldu digute egileek. Euskarazko gertuko telebistagintzak duen indar sortzailea eta eredu berriak eraikitzeko gaitasuna azpimarratu nahi izan dituzte, besteak beste. Bestalde, gertuko telebistagintzak komunitatearen interesak asetuz, nortasun propioa eraikiz, eta kolektibo gisa integratuz, hurbiltasuna landu behar duela azaltzen zaigu. Hurbileko informazioa eta harreman sozialetarako eremu propioa eraiki asmoz, ordea, ez du zertan ¿handiagoak¿ direnekin lehiatu behar, bere eskaintza eta helburuak beste batzuk baitira. Emisio-eremu eta helburu zabalagoak dituztenen ondokoak dira, baina ez azpikoak. Egoeraren azterketak hiru eremu kontuan hartzera daramatza egileak: herri gisako artikulazio sozio-politikoa, egituraketa mediatikoa, eta hezkuntza sistema eta hizkuntza normalkuntza. Gaur, hauetariko bakoitza bere aldetik dabil, eta sinergia falta horren ondorioa da telebistagintzaren egungo egoera kaotikoa.