0-3 urteko haurraren garapena eta eskola

  1. LARREA HERMIDA, IÑAKI
unter der Leitung von:
  1. Alexander Barandiaran Arteaga Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Mondragon Unibertsitatea

Fecha de defensa: 05 von Dezember von 2007

Gericht:
  1. Luixa Reizabal Arruabarrena Präsident/in
  2. Iñaki García Fernandez Sekretär/in
  3. José Ramón Vitoria Gallastegui Vocal
  4. Rafael Cristobal Baldor Vocal
  5. Fernando Olabarrieta Artetxe Vocal

Art: Dissertation

Zusammenfassung

0 eta 3 urte bitarteko haurrentzako ikastetxeak ugaritu ondoren, doktorego-tesi honen helburua da aztertzea zer eskola-faktorek eta zer mailatan eragiten duten adin horretako haurrarengan. Helburu nagusi horrekin, ikerketa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 62 ikasgelatan egin da, beste horrenbeste hezitzailerekin eta 0 eta 3 urte bitarteko 895 haurrekin. Lagin horren ondorioz, ikastetxeen kalitateak haurraren garapenean duen eragin zuzena agerian uzten duten emaitzak lortu dira. Horrela, ikastetxeak zenbat eta egokiagoak izan, orduan eta hobeak izan dira haurren emaitzak euren garapena ebaluatu duten tresnetan. Hain zuzen ere, agerian geratu da gelako giroak, hezitzailearen sentsibilitateak eta hitz egiteko eta azalpenak emateko moduak eragin zuzena dutela haurrak zereginetan eta bere ongizatean duen inplikazioan, baina, alderantziz, ez gurasoekin dituen harremanetan. Era berean, ikerketak agerian uzten du hezitzailearen prestakuntzaren eta ikastetxearen egoera demografikoaren garrantzia.