Hizkuntza aldakortasun geo-soziolinguistikoa arratian
- Aintzane Etxebarria Lejarreta Directeur/trice
- Iñaki Gaminde Terraza Directeur/trice
Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 03 mai 2019
- Xarles Videgain President
- Asier Romero Andonegui Secrétaire
- Orreaga Ibarra Murillo Rapporteur
Type: Thèses
Résumé
Ikerketa lan honek hizkuntza aldakortasun geo-soziolinguistikoa dauka aztergai Arratiako bailarako herrietan. Lemoako, Igorreko, Dimako, Arteako, Zeanuriko eta Zeberioko hizkuntza aldakortasun geo-soziolinguistikoa, hain zuzen ere. Lan honek helburu bikoitza dauka. Bariazioa maila diatopikoan ez eze, soziolinguistikoki ere ikertu da, belaunaldi desberdinen eta generoaren arabera. Aldakortasuna sistematikoki eta ezaugarri berdinak lekuko guztiengan behatzeko, itzulpen eta interpretazio bidezko galdetegia diseinatu eta osatu da. Eskualde horretan gaur egun belaunaldi biko hiztunen artean dagoen hizkuntza aldakortasuna ikertzeko balio izango digutenak. Galdetegian jaso eta aztertu diren ezaugarriok fonologiari, izen-morfologiari, aditz-morfologiari eta sintaxiari dagozkienak dira. Hautatutako 140 ezaugarriak 48 lekukoren grabaketetan ikertu dira. Zortzi lekukoren grabaketak jaso dira herri bakoitzean: 1945-1960 urte bitartean jaiotako andrazko birenak eta gizonezko birenak eta 1985-2000 urte bitartean jaiotako beste bina andrazkorenak eta gizonezkorenak. Guztira beraz, 6.720 datutik gorako corpusa osatu dugu. Datuak metodo kuantitatiboaren bidez aztertu dira soziolinguistikak datuak interpretatzeko eta joerak antzemateko darabilen metodologiari jarraiki. Azkenik informatzaileen sailkapena egin da metodo kuantitatibo ezberdinak erabilita.