Herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen arteko ezinak eta eginakGipuzkoako Foru Aldundiko gobernantza sareak aztergai (2011-2015)
- Iñaki Bizente Barcena Hynojal Directeur/trice
Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 15 février 2019
- Xavier Itçaina President
- Txoli Mateos González Secrétaire
- Fernando Mendiola Gonzalo Rapporteur
Type: Thèses
Résumé
Doktorego tesi honen xede nagusia herri mugimenduen eta ezkerreko gobernuen arteko gobernantza sareak eta horien sakontasun demokratikoa aztertzea izan da. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundian, Bildu koalizioak gidatutako legegintzaldiaren (2011-2015) esperientzia baliatu dugu kasuen analisirako; gobernantza sareen sakontasun demokratikoaz ari garenean, partaidetza eta lankidetzan oinarritutako gobernugintzaren eraldaketa sozialerako gaitasunari egiten diogu erreferentzia, zeinean herritarrek zein gizarte mugimenduek erakunde publikoen erabakietan eta funtzionamenduan eragiteko ahalmena duten, zelai demokratikoa zabalduz. Beste era batera esanda, iragazkortasun demokratikoaz ari gara, komunitateak erakunde publikoen funtzionamendua baldintzatzeko duen gaitasunaz. Horretarako, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasuneko Zuzendaritzan eta Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketa Sailean zabaldu ziren lankidetzarako espazioak jorratu ditugu.