Buspironaren efektua l-dopak eragindako diskinesien gainarratoian burututako portaera eta elektrofisiologia ikerketak

  1. SAGARDUY CRESPO, AINHOA
unter der Leitung von:
  1. José Ángel Ruiz Ortega Doktorvater/Doktormutter
  2. Luisa Ugedo Urruela Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 27 von Juni von 2014

Gericht:
  1. Jon Irazusta Astiazaran Präsident/in
  2. Teresa Morera Herreras Sekretär/in
  3. Asier Aristieta Arbelaiz Vocal
  4. Naroa Ibarretxe Bilbao Vocal
  5. Garikoitz Azkona Mendoza Vocal
Fachbereiche:
  1. Farmacología

Art: Dissertation

Teseo: 117564 DIALNET

Zusammenfassung

Parkinson gaixotasuna Nerbio Sistema Zentrala erasotzen duen endekapenezko gaitz kronikoa da non gai beltzaren neurona dopaminergikoen galeragatik, dopaminaren falta gertatzen den L-DOPAk, dopaminaren aitzindari zuzena denez, neurotrasmisore honen eza ordezkatzea du helburutzat. Tratamenduaren hasieran eraginkorra bada ere, tratamenduak aurrera egin ahala, fluktuazioak eta L-DOPAk eragindako diskinesiak bezala ezagutzen diren asaldura motorrak agertzen dira. Beraz, terapeutikaren helburu nagusienetako bat L-DOPAk eragindako asaldura motor hauen desagerpena edo murrizketa da. Diskinesietan, aldaketa molekularrak ematen dira neurotrasmisio sistema ezberdinetan eta aldaketa hauek diskinesien indukzioan eta pairatzean zelan eragiten duten ikertzea ezinbestekoa da. Sistema serotonergikoak diskinesietan paper garrantzitsua du, eta aktibitate serotonergikoa duten farmakoek hauen murrizketan eraginkortasuna aurkeztu izan dute. Guk hartzaile serotonergiko eta dopaminergikoengan eragiten duen buspirona erabili izan dugu, eta portaera eta ikerketa elektrofisiologikoetaz baliatuz, honek diskinesiak murrizteko, bi sistema hauetan duen partaidetza aztertu izan dugu. Gure hipotesia, buspironaren diskinesien aurkako efektua aldaketa molekularren modulazioagatik eta diskinesietan gertatzen den nukleo subtalamikoaren aktibitatearen modulazioagatik dela da. Izan ere,lan honen helburu orokorra, buspironak zein mekanismoren bidez eragiten duen diskinesien aurkako efektua ikertzea da, hauen aurkako tratamendu berrien garapenean lagungarriak gerta daitezkeen datuak emateko helburuarekin. Orokorrean, gure emaitzek, buspironak bere diskinesien aurkako efektua sistema serotonergikoa eta sistema dopaminergikoaren modulazioaren bitartez eragiten duela erakusten dute, beste sistema batzuren parte hartzea baztertzen ez bada ere. Bestalde, efektu hau ez da nukleo subtalamikoaren aktibitate elektrikoaren modulazioagatik gertatzen.