Fikzioak eta relatus berrien eraikuntza. Frank Gehryren hiru proiekturen azterketa
- Joseba Zulaika Directeur/trice
Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 29 juillet 2011
- Josu Rekalde Izagirre President
- Lauren Etxepare Igiñiz Secrétaire
- Gillermo Zuaznabar Uzkudun Rapporteur
- Juhani Pallasmaa Rapporteur
- Laura Martínez de Guereñu Elorza Rapporteur
Type: Thèses
Résumé
Lanaren muina Frank Gehryren hiru proiekturen azterketa da, Cabrillo Marine Aquarium, Edgemar eta Loyola Law School. Hiru proiektu hauetan estrategia jakin batzuk errepikatzen dira, ezaugarri jakinik gabeko eremu batean lekutasun berri bat sortzea ahalbidetzen dutenak. Egitura berri hori izendatzeko lan honetan relatus terminoa proposatzen da, eta fikzioaren bitartez lekuaren kualifikazioa bilatzen duten estrategien aurrean garaikidetasunetik sortzen den alternatiba da. Gaia testuinguruan jarri eta proiektu horien balioa azaltzeko, lanaren lehen zatian hurbilketa bat egiten zaio arkitekturatik kanpoko arloetatik, alegiazko memoriak sortzen dituzten zenbait adibide aztertuz, literatura eta zineman besteak beste. Arkitekturarena lorrean ere balizko iraganak irudikatzen dituen arkitektura tematikoa ere aztertzen da. Azken zatian Gehryk bi proiektu nagusitan erabili duen lekuarekiko estrategiak ikertzen dira: Guggenhein Bilbao Museoa eta Loyola Law School. Konklusioan Disney Concert Hall agertzen da fikziotik kanpoko proiektu tresnak erabiliz relatus berri bat eraikitzeko adibide gisa.