Sozio-ingurumen gatazkak eta sozio-ingurumen demokrazia. Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kataluniako Autonomia Erkidegoan arteko ikuspegi konparatu bat

  1. MARTINEZ PALACIOS, JONE
Dirigée par:
  1. Iñaki Bizente Barcena Hynojal Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 30 mai 2011

Jury:
  1. Pedro Ibarra Güell President
  2. Adela Mesa del Olmo Secrétaire
  3. Yves Sintomer Rapporteur
  4. Xavier Itçaina Rapporteur
  5. Sandrine Rui Rapporteur
Département:
  1. Ciencia Política y de la Administración

Type: Thèses

Teseo: 313531 DIALNET

Résumé

Gure azterketa objektua sozio ingurumen gatazka lokalak eta honi lotuta agertzen zaion sozio ingurumen demokrazia da. Horrela, aurkezten dugun lan honek ingurumen gatazkakortasuna eta sozio ingurumen krisiaren irteera positiboa eta demokraziaren kalitatea harremanetan jartzen ditu parte- hartzearen izaera eta dinamiken sakontasunaren arabera. Irteera positibotzat, orohar, gatazkaren inkaminatze ezari deritzogu. Konkretuki, Aguilera Klink irakasleak aukera demokratiko bezala jasotzen duena erabiltzen dugu, non azpimarratzen diren; batetik, erabaki hartze prozesuaren zabaltzea eta bestetik, arazoaren eraikipen soziala (Aguilera, 2006: 149). Hortaz, irteera positiboa gatazka erabaki prozesua agente plural eta desberdinei zabaltzeko aukera gisa ulertzen duen aterabidea da. Arazoaren definizio partekatuak edo eraikipen sozialak, agente plural eta desberdinen iritzi trukea ahalbidetzen du. Dialogoa eta eztabaidarako lekua plazaratuz. era partekatuan definitzea ahalbidetze du Ez da beraz, gatazka suprimitu eta isildu nahi duen irteera statu quo-a mantendu nahian. Konkretuki, demokraziaren krisiaren irteera positiboa; hiritarren parte hartzea bultzatzen duena, hauen iritzia kontuan hartzen duena, hiritar bertutetsu baten alde egiten duena eta demokraziaren alde deliberatiboa indartzen duena da. Era berean, sozio ingurumen krisiaren irteera positiboa; gatazkaren definizio kolektiboa egiten duena (herritar parte hartzearen bidez), euren jardueran planetaren mugagarritasunaren ideia kontuan hartzen duena eta natura eta gizakiaren arteko beste harreman baketsuagoa formulatzen dituenari diogu Beste hitz batzuetan esanda, lanak, sozio ingurumen gatazkei ematen zaien erantzun (ez) parte hartzailearen arabera sozio ingurumen krisiaren irteera mota demokraziaren kalitatearen adierazle gisa hartuko du, izan ere badira bi aldagai horiek harremantzen dituzten lan teorikoak (Aguilera, 2006). Hots, krisiaren kulturaren adierazle diren sozio ingurumen gatazka eszenatoki batean (Riechmann, 2009: 52), administrazioetatik eta gizarte zibiletik ematen den erantzunaren dinamika parte hartzailea aztertzea bilatzen du.