Euskal lokuzioen tratamendu konputazionala

  1. URIZAR ENBEITA, RUBEN
unter der Leitung von:
  1. Iñaki Alegría Loinaz Doktorvater/Doktormutter
  2. Juan Carlos Odriozola Pereira Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 13 von Juli von 2012

Gericht:
  1. Miren Karmele Azkarate Villar Präsident/in
  2. Mikel Lersundi Ayestaran Sekretär/in
  3. Miriam Urkia Vocal
  4. Ricardo Etxepare Vocal
  5. Itziar Aduriz Vocal
Fachbereiche:
  1. Arquitectura y Tecnología de Computadores

Art: Dissertation

Teseo: 115414 DIALNET

Zusammenfassung

Hiztunok askotariko hitz-konbinazio ihartuez baliatzen gara geure hizkuntz jardunean. Konbinaziooi unitate fraseologiakoak (UF) deritze. Bada, UFak oso ugariak dira hizkuntzetan eta berebiziko garrantzia dute hizkuntzaren jabetzan zein prozesaketan. UFen artean hiru multzo nagusi bereizten ditugu: enuntziatu fraseologikoak, kolokazioak eta lokuzioak.Euskararen prozesamendurako estrategian,_ artean jorratu jabeko eremua izanik_ UF guztietatik lokuzioek lehentasuna dutela iritzi diogu. Hitz-konbinaziook unitate gisa ezagutzearen eta analizatzearen garrantziaz jabetuta, horien prozesamendu automatikorako sistema bat garatzeko erronkari heldu diogu.Horretarako, euskarazko lokuzioen prozesamendurako estrategia diseinatu eta oinarriak _linguistikoak zein konputazionalak_ ezarri ditugu. Halaber, diseinaturiko estrategiaren aplikazio errealak gauzatu ditugu, esapide kopuru adierazgarri bat landuz, hiru lokuzio multzoetako bakoitzean, alegia, (i) osagai guztiak ale lexikal beregainak dituzten lokuzioak, (ii) post postposizio-lokuzioak eta (iii) menderagailu lokuzioak.