Internet darabilten boto sistema elektronikoetan unibertsaltasun eta askatasun printzipioen azterketa eta proposamenak

  1. HUARTE ARRAYAGO, MAIDER
unter der Leitung von:
  1. Joseba Iñaki Goirizelaia Ordorika Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 17 von Juli von 2009

Gericht:
  1. Juan Luis Ordiales Basterretxea Präsident/in
  2. Juan José Igarza Ugaldea Sekretär/in
  3. Roberto Uribeetxeberria Ezpeleta Vocal
  4. Julian Florez Esnal Vocal
  5. Urko Zurutuza Ortega Vocal
Fachbereiche:
  1. Ingeniería de Comunicaciones

Art: Dissertation

Teseo: 278948 DIALNET lock_openTESEO editor

Zusammenfassung

Hauteskunde prozesuek, demokratikotzat jotzeko, unibertsaltasun, berdintasun, askatasun eta sekretu printzipioak betetzen dituzten boto sistemak erabili behar dituzte. Azken hamarkadetan, hauteskunde prozesuak Informazio eta Komunikazio Teknologia berriekin hobetzen dituzten boto sistema berriak proposatu dira, telematika arloan erronka berriak ekarri dituztenak. Gaur egungo Internet Darabilten Boto Sistema Elektronikoetan, gehienbat berdintasuna eta sekretua helburu dituzten propietateak landu direla ikusirik, unibertsaltasuna eta askatasuna ere haiek bezain garrantzitsuak kontsideratuz, horietarako beharren azterketa eta proposamenak landu ditugu, tesi dokumentu honetan islatu ditugularik. Unibertsaltasun eta askatasunaren azterketa eta proposamen horiek berdintasun eta sekretu printzipioak ahaztu gabe egin behar direnez, gure ikerketan Internet Darabilen Boto Sistema Elektroniko oso bat zehaztu dugu. Zehazpen horretarako, berdintasunerako eta sekreturako erabilitako mekanismoetatik, unibertsaltasun eta askatasuna maila berdinean lortzea ahalbidetzen dutenak aukeratu ditugu, beharrezko aldaketa edo hobekuntzak proposatuz. Gure sistemaren balioa erakusteko, Europar Kontseiluak Boto Sistema Elektronikoetarako aurkeztutako segurtasun helburuak betetzearen azterketa egin dugu, telekomunikazio protokolo kriptografiakoren balidatzearekin osatu dugu, Internet erabiltzearen arriskuak gainditzeko. Ondorioz, beste edozein zerbitzu telematiko bezain seguru edo arriskutsua den Internet Darabilen Boto Sistema Elektronikoa definitu dugu, beste hainbatetan ere erabili daitezkeen unibertsaltasun eta askatasunerako proposamenak batzen dituena.