Erlatibismoa eta egia-ostea

  1. OLARIAGA AZKARATE, ANDONI
Dirigée par:
  1. Ekai Txapartegi Zumeta Directeur/trice
  2. Jose Azurmendi Otaegi Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 14 juillet 2017

Jury:
  1. Joseba Gabilondo Alberdi President
  2. Javier Aguirre Santos Secrétaire
  3. Juan Bautista Bengoetxea Cousillas Rapporteur
Département:
  1. Filosofía

Type: Thèses

Teseo: 142980 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Nire hipotesia da, erlatibismoa konsistenteki defendatu daitekeela, alegia, gauza berari buruzko proposizio kontraesankorrak (A eta ¿A) biak egiazkoak izan daitezkeela. Erlatibismoa interesgarria, indartsua eta konsistentea dela erakusten saiatuko naiz. Norabide horretan, erlatibismoarekin lotutako auzi garrantzitsuenak planteatzen ditut: erlatibismoa kontraesankorra da? Konsistenteki defendatu daiteke? Formulazio hobe baten zai hutsunea betetzen duen teoria bat baino ez da? Aurreko galderetatik abiatuz, tesi ikerketa honetan erlatibismoaren eta egia-ostearen analisi bat egitea proposatzen dut, zehazki Joseph Margolisen erlatibismo indartsuaren (robust relativism) hurbilketatik abiatuta. Sarrera gisa erlatibismoaren auzi nagusiak zerrendatzen ditut. Jarraian, Protagoras eta Margolisen erlatibismoak erkatzen ditut, lehenaren berformulazio justuago bat proposatuz, eta bigarrenaren erlatibismoaren eta errealismo konstruktibistaren azterketa bat eginez. Zentzu horretan, erlatibismoaren ulerkera erlazionalista kritikatzen dut, eta errealismo konstruktibista baten aldeko aldarria egin. Tartean, Amerikar pragmatismoaren baitako autore nagusiek erlatibismoaren eta egiaren inguruan izan dituzten eztabaida nagusien analisi bat ere egiten dut, Margolisen pentsamenduan eragin zuzena izan dutela erakutsiz. Eztabaida horietan kokatzen ditut baita ere egia-ostearen garapenerako lehen proposamen intelektualak. Azken atalean, Margolisen argudioak ordenatuta aurkezten ditut, eta beste autore batzuekin osatuz erlatibismoaren eskema zabalago bat irudikatzen saiatzen naiz.