Ohantzea egonkortzeko gailuz hornituriko iturri ohantze konikoen hidrodinamika

  1. ESTIATI LARREA, IDOIA
unter der Leitung von:
  1. Haritz Altzibar Manterola Doktorvater/Doktormutter
  2. Martín Olazar Aurrekoetxea Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 24 von Februar von 2017

Gericht:
  1. José Maria Rodriguez Ibabe Präsident/in
  2. Roberto Aguado Zarraga Sekretär/in
  3. Jon Makibar Gorostidi Vocal
Fachbereiche:
  1. Ingeniería Química

Art: Dissertation

Teseo: 121517 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Doktorego tesi honen bidez iturri ohantze teknologiaren ezagutzan sakondu nahi izan da, bereziki iturri ohantze konikoan, gure ikerkuntza taldeak duela hogeita hamar urte hasitako ikerkuntzari jarraituz. Horretarako, ziklo denborei buruzko azterketa hidrodinamiko eta analisi estatistikoa egin da. Horretaz gain, partikula finen ziklo denborak kalkulatzeko metodo berri bat proposatu da eta bere fidagarritasuna balioztatu da. Ondoren, ziklo denboren azterketa hidrodinamikoa egin da metodo berria aplikatuz. Ziklo denboren azterketa hidrodinamikoan lortutako emaitzetatik abiatuz, batez besteko ziklo denborak aurresateko korrelazio enpirikoak lortu dira erdiko hodi mota bakoitzerako. Sare neuronalak ere garatu dira ziklo denborak eta zirkulazio emaria aurresateko.Bestalde, partikula finen arrastea ekiditen duen iturri bilgailua ikertu da erdiko hodidun iturri ohantze konikoetan. Iturri bilgailuari dagokionez, ikerketa hidrodinamikoan lortutako emaitza onak frogatu dira. Gainera, esperimentu mota bakoitzerako arrastearen zinetika aztertu da.Azkenik, erdiko hodidun iturri ohantze konikoek eta iturri bilgailuek partikula finen lehorketarako duten aplikagarritasuna ikertu da giro tenperaturan. Modu honetan, iturri bilgailuak hidrodinamikarako dituen abaintalak lehorketarako ere baliogarri diren frogatu da.