Techno-economic evaluation of building energy refurbishment processes from a life cycle perspective

  1. OREGI ISASI, XABAT
Dirigée par:
  1. Francisco Javier Hernández Directeur/trice
  2. Rufino Javier Hernández Minguillón Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 18 décembre 2015

Jury:
  1. Luis del Portillo Valdes President
  2. María Olatz Irulegi Garmendia Secrétaire
  3. José A. Tenorio Ríos Rapporteur
  4. Víctor Echarri Iribarren Rapporteur
  5. Antonin Lupisek Rapporteur
Département:
  1. Arquitectura

Type: Thèses

Teseo: 120639 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

2010/31/EU zuzentarauan zehaztutako eraikinen portaera energetikoaren mugen arabera, eraikinak gero eta energetikoki eraginkorrago bihurtu eta haien erabilera etaparen inpaktua ia zeroko balioetara murriztuko da. Gaur egungo Europako eraikinak aztertu ondoren, eraikinen birgaitze energetikoaren beharra eraikuntza sektoreko eskuhartze garrantzitsuenetako bat bilakatu da. Ondorioz, ikerketa lan honen helburua birgaitze estrategia desberdinen artean aukeratu eta lehenesteko ebaluazio metodologia kuantitatibo bat proposatzean datza. Gaur egungo ebaluazio sistema desberdinen onura eta ahuleziak aztertu ostean, tesi hau zenbait galderaren inguruko erantzuna bilatzeko prozesuan oinarritu da: beharrezkoa al da eraikin baten birgaitze energetikoko estrategien artean aukeratzeko garaian eraikinaren bizi zikloko etapa guztietan sorturiko inpaktuak zenbatzea, edo nahikoa litzateke erabilera etaparekin loturiko inpaktuak zenbatzea? Zein punturaino sinplifikatu daiteke ebaluazio sistemaren irismena, emaitzen zehaztasuna eta, ondorioz, harturiko erabakiak arriskuan jarri gabe? Zein da metodologia honen bidez lorturiko emaitzen zehaztasunaren eta berau erabiltzeak dakarren esfortzu eta denboraren (inbertsio ekonomikoa) arteko erlazioa?Galdera horiei erantzuteko asmoz, EN 15978 eta prEN 16627 estandarretan oinarrituz, ikerketa lan honek irizpide anizdun metodologia kuantitatibo bat proposatu du, eraikin baten birgaitze energetikoaren bizi zikloko etapa bakoitzaren ingurumen eta ekonomia inpaktua ebaluatzea ahalbidetuz. 1963an Donostian eraikitako etxebizitza bloke batean eta mozte arau desberdinetan oinarriturik, lan honetan proposatutako metodologia balioztatu da eta lorturiko emaitzen bidez, egoera desberdinetan aplika daitezkeen irismen sinplifikazio desberdinak aztertu dira. Azkenik, sistemaren irismenaren inguruko analisia egiterakoan eta parametro bakoitzaren informazioa zehazterakoan aurkitu diren zailtasun desberdinak ikusirik, tesiaren bigarren atala proposaturiko metodologiako bizi zikloaren etapa bakoitzaren inpaktua kalkulatzeko orduan aplikatzen diren datu sarreren ziurgabetasunaren edo informaziorik ezaren eragina aztertzean oinarritzen da, adierazle desberdinengan aldagai bakoitzak duen eragina zenbatuz.