Arte-ekoizpen feministak euskal testuinguru kulturalean. Arte-instituzio garaikideetako praktikaArteleku zentroa eta Montehermoso Kulturunea (1997-2012)

  1. ZILBETI PEREZ, MAIDER
unter der Leitung von:
  1. Mari Luz Esteban Galarza Doktorvater/Doktormutter
  2. Arantza Campos Rubio Co-Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 25 von Januar von 2016

Gericht:
  1. Joseba Zulaika Präsident/in
  2. Ignacio Rodriguez Arcaute Sekretär/in
  3. Amaia Arriaga Azcárate Vocal
Fachbereiche:
  1. Filosofía de los Valores y Antropología Social

Art: Dissertation

Teseo: 448237 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Euskal testuinguru kulturalean 1997. urtetik 2012. urte bitartera bi arte-instituzio publikoetan aurrera eraman diren arte-ekoizpen feministak aztertuko dira hurrengo ikerketan, Arteleku zentroan eta Montehermoso Kulturunean gertatutakoak. Instituzioen esparruan aurrera eraman izanak, hainbat baldintza inposatu dizkiete praktika hauei. Bestalde, kontuan hartu behar dugu, balditzan hauek kultura-politikek urte hauetan azaldu dituzten lehentasunekin guztiz erlazionatuak daudela, esaterako, kultura praktika guztiak, arte garaikidearen esparruan garatzen direnak ere, baliabide ekonomiko eta politikoak bilakatzera bideratzen dituzte.Testuinguru honetan, arte-ekoizpen feministak, teoria feministak, queer eta transfeminismoekin batera, arte-instituzio publiko ezberdinen espazio publiko instituzionalizatutik kanpo, beraien praktikak aurrera eramateko baldintzak sortarazten dituzte. Hala, kultura-politikek inposatzen dituzten baliabide ekonomiko eta politikoa izan beharraren aurrean, arte-ekoizpen feministak, insitutioetatik kanpo gauzatzeko ahalegina egiten dute. Horrela, arte-ekoizpen feministak ezagutza-prozesuak izatera bideratuak daude, eta baita ere subjetibiziazio-prozesu berriak eskaintzera. Izan ere, kultura-politikek irudikatzen dituzten helburuetatik aldentzen diren heinean, eta teoria feministekin, queer teoriekin eta transfeminismoekin elkar eraginean gauzatzen diren heinean, ezagutzen eta ekiten duen subjektuaren eta berak ekoizten duen bisualitatearen artean mugak lausotu egiten dira. Arte-ekoizpe feministek eskaintzen dituzten bisualitateek eta lan prozesuek, ekintzarako eta ezagutzarako esperientzia berriak ahalbidetzen dituzte.