Erizaintzako prestakuntzaren eboluzio historikoa Gipuzkoan. Praktiketako gaitasunen diseinua egungo beharrei egokitzeko.

  1. Uranga Iturrioz, María José
Dirigée par:
  1. José María Urkia Etxabe Directeur/trice
  2. Pilar Gil Molina Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 15 mars 2013

Jury:
  1. José Ramón Leiza Recondo President
  2. Miren Arantzazu Zabala Jauregialtzo Secrétaire
  3. Gabriel Choperena Alzugaray Rapporteur
  4. Agurtzane Mujica Zabaleta Rapporteur
  5. María Arantzamendi Solabarrieta Rapporteur
Département:
  1. Medicina Preventiva y Salud Pública

Type: Thèses

Teseo: 116016 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Lan honen helburuak dira: 1- Erizaintzako prestakuntzak Gipuzkoan izan duen eboluzio historikoa aztertzea, Europan izandako eboluzioarekin lotuz.2- Europar Unibertsitate Eremu berria sortzeak eragin dituen aldaketen testuinguruan, Donostiako Erizaintza Unibertsitate Eskolan egindako praktiketako gaitasunen diseinua deskribatzea eta aztertzea.Lana egiteko, hipotesi batzuetatik abiatu gara. Helburuak eta hipotesiak kontuan hartuta, bilaketa bibliografikoa egin da eta Donostiako Erizaintza Eskolako hainbat informazio iturritatik datuak lortu dira. Lanaren lehenengo zatian osasun/erizaintza zainketak eta ezagutzak/ikasketak batera aztertzen dira; garai/mende desberdinetan eta leku desberdinetan, bereziki Europan eta Gipuzkoan. Erizaintzako ikasketetan praktikak izan duen lekua aztertzen da ere. Bigarren zatian, Europako Unibertsitate Eremu berriaren testuinguruan, Gipuzkoan egindako erizaintzako ikasketen praktiken diseinua deskribatzen da. Bukatzeko, aurkeztutako informazioarekin hipotesiak eztabaidatzen dira eta ondorioak atera.