Euskal ondare kulturalaren moldatzea (1960-1990)egungo kultur sistemaren oinarri. Baliabide eta forma sinbolikoak

  1. Gándara Sorarrain, Ana
Dirigée par:
  1. Iñaki Aldekoa Beitia Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 05 juin 2015

Jury:
  1. María José Olaziregi Alustiza President
  2. Pío Pérez Aldasoro Secrétaire
  3. Jon Casenave Biella Rapporteur
  4. Koldobika Josu Bijuesca Basterrechea Rapporteur
  5. Ana María Toledo Lezeta Rapporteur
Département:
  1. Didáctica de la Lengua y Literatura

Type: Thèses

Teseo: 119498 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Euskal Kultur Sistema (EKS) eta Euskal Literatur Sistema (ELS) garaikideen oinarriak 1960-1990 bitartean, euskal komunitatearen garapenarekiko mendekotasunean, ondu ote ziren ikertu dugu. Hala, bada, hogeita hamar urte horien lanketa ikuspegi bakarrean ardaztu dugu: euskal komunitatea, ondare kulturala eta baliabide sinbolikoak kontuan dituen ikuspegi sinbolikora jo dugu. Halatan, komunitate garapenarekiko elkarreraginean behatu ahal izan diogu ondare kulturalaren birmoldaketari.Baliabide sinbolikoen eta kultur eremuen ikerketatik abiatuta ¿tradizioa eta literatur eremua¿, EKSren, ELSren eta komunitate garapenaren arteko elkarreragina ulertu, eta, errealitate sinbolikoaren baitan, deskribatu dugu. Anaitasuna eta Zeruko Argia aldizkariek nahiz Mikel Laboa, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Jon Juaristiren lanek osatu dute funtsezko corpusa.Horretarako, ikerketaren zutarriei egokitzen zaizkien oinarri teorikoak hautatu ditugu: batetik, John B. Thompsonek forma sinbolikoen azterketarako proposatuak eta Anthony D. Smithek, nahiz Montserrat Guibernauk, etno-sinbolismoaz erranak geuretu ditugu; bertzetik, 1960-1990 bitarteko euskal kultur moldaketan, espresuki, sakondu ahal izateko, tresna teorikoak egokitu ditugu. Hartara, EKS eta ELS garaikideen oinarriak nola finkatu ziren aztertzeaz gaindi, estaturik gabeko komunitateen ikerketarako tresna teorikoak proposatu ditugu.